Gizartea -

Elikagaiak alferrik galtzea

Banaketa-enpresek eta jatetxeek zigorrak jasoko dituzte saltzen ez duten janaria ematen ez badute

Enpresek, horretarako gaitasuna dutenean, lehentasun hierarkia bat aplikatu beharko dute janaria zakarrontzira ez botatzeko, eta soberan geratzen dena eramateko aukera eskaini beharko dute, betiere arriskurik gabe kontsumi badaiteke.

Elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko legea.
Elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko legea.
Elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko legea.

Mikel Domínguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikagaiak ekoizten eta eraldatzen dituzten enpresek, eta banatzen dituztenek, milioi erdi eurorainoko zigorrak jasoko dituzte janaria alferrik galduz gero. Jatetxeei eta gainerako ostalaritza establezimenduei ere eragingo die araudi berriak.  

Elikagaiak alferrik galtzeari aurre egiteko legea gaur onartu du Kongresuak. Hiru arau-hauste maila ezartzen ditu (arinak, larriak eta oso larriak), eta 2.000 eurotik gorako isunak aurreikusten ditu arauak betetzen ez dituzten enpresentzat.

Lege-proiektua Senatuan bozkatuko dute jarraian.

Enpresek, horretarako gaitasuna dutenean, lehentasunak zehaztu beharko dituzte janaria zakarrontzira ez botatzeko, eta soberan geratzen dena eramateko aukera eskaini beharko dute, betiere arriskurik gabe kontsumi badaiteke.

Soberakinak eramateko aukera ez ematea arau-hauste arina izango da, eta enpresak administrazioekin lankidetzan arituko dira sortzen diren hondakinak kontrolatzeko.

Elikagaiak emateaz arduratzen diren enpresen kasuan, soberakinak egoera ahulean dauden pertsonei eman ezean, zigorrak jasoko dituzte. Gainera, elikagaiak banatzeko orduan diskriminatzea arau-hauste larria izango da.

Elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko legea.

Urtero, milioika tona elikagai zakarrontzira botatzen dira. Gehiena (% 70) gure etxeetan eta jatetxeetan galtzen da.

Ekoizpen eta banaketa kateko eta ostalaritzako hondakinak kontrolatzeaz gain, etxeetan ere jarri behar da arreta. Batez beste, etxe bakoitzean 70 kilo inguru botatzen dira urtean. Batez ere, ukitu ere egiten ez ditugun elikagaiak botatzen ditugu. % 78 dendatik zaramara doazen produktuak dira, eta gainerako % 22a, prestatutako platerak.

Hona hemen OCU kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak emandako aholku batzuk, hainbeste janari zaborretara ez botatzeko.

Zer egin dezakegu janaria ez botatzeko?
Zer egin dezakegu janaria ez botatzeko?
Zer egin dezakegu janaria ez botatzeko?

1:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Elikagaiak gaur albisteak Supermerkatuak