Gizartea -

NFL NETWORK-ERAKO GRABATZEN

Cameron Jordan New Orleans Saintseko izarra Gasteizen izan da herri kirolak probatzen

Gasteizko Foruen Plazan aizkoran aritu da futbol amerikarreko izarra, harri bat jaso du eta bestelako ariketa batzuk ere probatu ditu Alex Txikon mendizale eta kirolaria ondoan zuela.

Cameron Jordan Gasteizen. Argazkia: EITB Media
Cameron Jordan Gasteizen. Argazkia: EITB Media
Cameron Jordan Gasteizen. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cameron Jordan NFLko izarra Euskal Herrian da egun hauetan, senideekin. Gaur Gasteizko Foruen Plazan herri kirolak probatzen ari da Alex Txikon kirolaria lagun zuela.

Futbol amerikarreko jokalaria hainbat programa grabatzen ari da NFL Network telebista katerako. Hemendik denbora batera, NFL Game Pass eta NFLren Youtubeko kanalean ikusi ahal izango dira.

New Orleans Saints taldeko izarra aizkoran aritu da eta 88 kiloko harria altxatzen ere saiatu da. Koskol-apustuan ere aritu dira eta beste proba batzuk ere egin ditu.

Cameron Jordan y Alex Txikon. Foto: EFE

Aizkoran ari zela, agian ez zela bere bizitzan "hartu duen erabakirik onena" esa du, barre artean.

500 kiloko harria arrastaka eramateko proban argi zuen etzuela parte hartu nahi.

Atzo, Athleticeko kamiseta jantzita, San Mamesen izan zen, derbian, eta bihar Donostian izango da "Game recognize game" saio grabatzen. Besteak beste, esku pelotan jokatzen saiatuko da Erik Jakaren laguntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Beste kirol batzuk Herri Kirolak Alex Txikon