Gizartea -

IRUZURRA

156.000 euroko isuna ezarri diote Arrasateko gizon bati, iruzur eginez 89 pertsona etxean erroldatzeagatik

Gainera, Polizia Nazionalak erroldan iruzur egin duten zazpi pertsona atxilotu ditu, dokumentuak faltsutzea eta Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak leporatuta.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrasateko 70 urte inguruko gizon bati 156.000 euroko isuna jarri diote iruzur eginez 89 pertsona bere etxean erroldatzeagatik, Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera. Gehienak atzerritarrak ziren.

Polizia Nazionalak zazpi pertsona atxilotu ditu erroldan iruzur egiteagatik. Dokumentuak faltsutzea eta Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak leporatzen dizkiete guztiei. Gainera, zazpi espediente ireki dizkiete, eta 1.503 eurora arteko isunak jaso ditzakete.

Atxilotuetako batek errolda ziurtagiria baliatu zuen Lanbiden laguntzak eskatzeko, eta 29.459 euro jasotzea lortu zuen horrela.

Gainerako atxilotuak ere saiatu ziren bizileku baimenak edo osasun arreta bereziak lortzen. Horietako batzuk atzerrian bizi ziren eta EAEra mugitzen ziren osasun laguntza behar zutenean.

Poliziaren ikerketaren arabera, Arrasateko bizilagunak bere etxean erroldatutako 89 pertsonetatik gutxienez 38 ez ziren inoiz bertan bizi izan. Gainera, beste 20k onartu zuten 20 eta 300 euro artean ordaindu zituztela bertan erroldatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Iruzurrak albisteak Arrasate argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Debagoiena