Gizartea -

Manifestazioa

"Osasun publikoa defendatzeko" aldarria egin dute Iruñean

"Medikuak edo Foruzaingoa" bezalako kolektiboen aldeko "tratu desberdintasuna" dagoela salatu dute Osasunbideko sindikatuek, horiek akordioak lortu baitituzte Nafarroako Gobernuarekin.

Osasunbideko sindikatuen manifestazioa, larunbat honetan, Iruñean. Argazkia: LAB Nafarroa
Osasunbideko sindikatuen manifestazioa, larunbat honetan, Iruñean. Argazkia: LAB Nafarroa
Osasunbideko sindikatuen manifestazioa, larunbat honetan, Iruñean. Argazkia: LAB Nafarroa

I.L.K. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Osasun publikoaren defentsan" manifestazioa egin dute larunbat honetan Iruñean, Osasunbideko intersindikala osatzen duten LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek eta Nafarroako Osasun Plataformak deituta. "Medikuak edo Foruzaingoa" bezalako kolektiboen aldeko "tratu desberdintasuna" salatu dute, azken horiek akordioak lortu baitituzte Nafarroako Gobernuarekin.

Arratsaldeko 17:30etan abiatu da martxa Golem zinemetatik, "aitzakia gutxiago eta profesional gehiago" eskatuz, Gaztelu Plazan amaitzeko.

Imanol Karrera LAB Nafarroako bozeramaileak manifestazioan zehar adierazi duenez, "osasungintza bidegurutze batean dago" eta, negozio gisa ikusten dutenei aurre egiteko, "herri eta auzoak aktibatu behar dira, eta osasungintza publikoaren alde borrokan jarraitu".

"Osasun intersindikala osatzen dugun sindikatuen eta zerbitzu publikoak eta kalitatezko osasuna defendatzen dituzten herritarren batasunaren gailurra da" manifestazioa, Begoña Ruiz greba batzordeko ordezkariak azaldu duenez. "Lan-baldintza duinen ondorioz, herritarrentzako arreta askoz hobea izango da, eta Gobernuak ahalegina egingo du sistema publikoa liderra izan dadin", gaineratu du.

Nafarroako Osasun Plataformak eskerrak eman zizkion asteazkenean egun horretarako deituta zeuden 38 elkarretaratzeetako batean parte hartutako pertsona orori. Gaurko mobilizazioari begira orduan adierazi zutenez, "osasun sistema publikoa hobetzearen aldeko eta pribatizazioaren aurkako apustu hau irabazi ezean, sistemako langileen eta herritar gehienen lan- eta bizi-baldintzak larriki hondatuko dira".

Iragan otsailaren 28an ere, erizaintzako eta fisioterapiako langileak atera ziren kalera, Satsek deituta. Era berean, sindikatuek beste greba egun bat deitu dute martxoaren 23rako, datorren ostegunerako, Osasunbidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Euskal herriak Nafarroako albisteak Eusko Langileen Alkartasuna Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Osasun albisteak gaur Manifestazioak Sindikatuen azken ordukoa CCOO UGT azken ordukoa Nafarroako Osasun Zerbitzua Nafarroako Gobernua