Gizartea -
M8
Euskal Herriko hiriburuetako M8ko manifestazioen orduak eta lekuak
Asteazken honetan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, euskal hiriburuetako kaleek gainezka egitea espero da, milaka emakume aterako baitira agenda feminista aldarrikatzera. Hona hemen martxa nagusien lekuak eta orduak.
EITB MEDIA
BILBO
12:00etan Arriaga Antzokitik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.
18:30ean Bilboko Kale Nagusiko Viajes Ecuador agentziaren parean, bloke abolizionistak deituta. 17:00etan, kartelak egiteko tailerra izango da Casilda parkean.
18:30ean Indautxu plazatik, Itaiak deituta.
19:30ean Jesusen Bihotza plazatik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, "Denon bizitzak erdigunean" lelopean.
DONOSTIA
12:00etan Boulevardetik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.
18:30ean Antiguako tuneletik. Euskal Herriko Mugimendu Feminista eta bloke abolizionista bertatik abiatuko dira, baina bereizita.
18:30ean Boulevardetik, Itaiak deituta.
GASTEIZ
12:00etan Andre Maria Zuriaren plazatik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.
18:30ean Andre Maria Zuriaren plazatik, Itaiak deituta.
18:45ean Bilbo plazatik. Euskal Herriko Mugimendu Feminista eta bloke abolizionista bertatik abiatuko dira, baina bereizita.
IRUÑEA
12:00etan Udaletxe plazatik. Ikasleen greba feminista egitera deitu du Ikasle Sindikatuak.
19:00etan Udaletxe plazatik, Itaiak deituta.
20:00etan Antoniutti parketik. Euskal Herriko Mugimendu Feminista eta bloke abolizionista bertatik abiatuko dira, baina bereizita.
BAIONA
12:00etan Baionako Ospitaletik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta.
18:30ean Merkatuko plazatik, Itaiak deituta.