Gizartea -
Eguraldia
Ostirala -8,7 gradu arteko tenperatura hotzekin esnatu da
Arabako Iturrietako estazioak markatu du berriro gaurko tenperaturarik hotzena, Nafarroako Jaurrietarekin batera. Otxandiokoa izan da Bizkaian erregistratu du egunsenti hotzena, -5 gradurekin, eta Berastegikoa Gipuzkoan, -5,4rekin.
EITB Media
Egunsenti hotza izan da gaur Euskal Herri osoan, oso hotza toki askotan.
Iturrietako estazioan, Araban, jaso da gaur Euskal Herri osoko tenperatura minimorik baxuena, 8,7 gradu zero azpitik. Araban, Pagoetan -7,6 gradu erregistratu dira, eta Navarreteko estazioan, -7,3. Gainera, Arabako toki ugaritan zero azpitik bost graduko balioak izan dira goizaldean.
Ez da lehen aldia Iturrietak baliorik hotzenak markatzen dituena. Izan ere, duela justu astebete eta duela hilabete Euskadi osoko tenperaturarik hotzenak markatu zituen, -7,7 -8,6 gradu hurrenez hurren.
Bizkaian, Otxandion jaso da baliorik hotzena, 5 gradu zero azpitik. Muxikan, merkurioa 3,8raino jaitsi da zero azpitik eta -2,8raino Urkiolako estazioan.
Gipuzkoan Berastegikoa izan da egunsentirik hotzena zeropeko 5,4 gradurekin. Añarbeko estazioan -3,5 gradu erregistratu dira eta -3,2 Aitzukoan.
Nafarroan, Jaurrietakoa izan da hotzena, Iturrieta arabarrarekin berdinduta, -8,7 gradurekin. Uztarroz eta Burgin ere -7,7 graduko minimoak izan dira goizaldean eta -6,9 Nabaskozen.