Gizartea -

Koronabirusa

Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean

Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB
Agur musukoari garraio publikoan

0:38

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Musukoa ez da jada derrigorrezkoa garraio publikoetan, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu baita. 

Ortopedietan, optiketan eta entzuteko protesien zentroetan ere ez da halabeharrezkoa izango, baina bai, ordea, erietxeetan eta osasunarekin lotura duten beste zentro eta establezimendu batzuetan.

Errege dekretuak jasotzen duenez, Espainiako Estatuan txertaketa tasa altuari esker hartu ahal izan dute erabakia: 12 urtetik gorako biztanleriaren % 92k jaso du ziztada, eta 70 urte baino gehiagoko pertsonen % 94k errefortzu dosia dute. Bestalde, Estatuko 52 probintzietatik, 28 alerta mailatik kanpo daude; 19, 1. mailan (txikiena), eta bost, 2. mailan. Bakar bat ere ez dago maila gorenean (3. eta 4. maila). Azkenik, Osasun Ministerioak azpimarratu du koronabirusak erietxeetan eragindako presioa beheranzko joeran dago.

Dena dela, musukoaren erabilera gomendagarri izango dute oraindik pertsona zaurgarriek eta sintomak dituztenek.

Atzo, Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak adierazi zuen musukoa kentzea "normalizaziorako" pauso bat dela, pandemiaren "okerrena" igaro den honetan. "Covid-19ari dagokionez, egonkortze fase batean gaude, eta beheranzko joera agerikoa da, pandemiako zenbakirik baxuenak ditugu", zehaztu zuen.

Bi urte eta erdi eman ditugu musukoa jantzita

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Metro Bilbao Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Lurraldebus Gasteizko tranbia Bilboko tranbia Bilbobus Renfe Garraio publikoa Koronabirusa Maskarak