Gizartea -

Koronabirusa

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maskarak

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Optiketan eta audiometria zentroetan ez da musukorik beharko. EITB Media
Profesional bat ikusmen proba bat egiten.
Optiketan eta audiometria zentroetan ez da musukorik beharko. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan.

Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran. 

Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean. 

Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Maskarak Osasun larrialdia