Gizartea -

Fitz Roy

Laguntza ekonomikoa eskatu dute Patagonian hildako bi mendizaleen lagun eta senitartekoentzat

Larunbataz geroztik, Patagoniara joan diren boluntarioen gastu logistikoak eta operatiboak diruz lagun daitezke, ikeramaia.eus webgunearen bidez.

Amaia Agirre eta Iker Bilbao
Amaia Agirre eta Iker Bilbao
Kanpaina bat jarri dute martxan Iker eta Amaiaren gorpuak berreskuratzeko bidaia finantzatzeko

1:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fitz Roy menditik jaisten ari zirela elur-jausi batek harrapatuta hil ziren Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak. Ezbeharra gertatu eta egun gutxira, baina, erreskate lanak bertan behera utziko zituztela iragarri zuen Argentinako El Chalten Laguntzarako Batzordeak, bi euskal mendizaleen gorpuak erreskatatzeko aukera bazter utzita.

Horren aurrean, senide eta lagun talde batek Fitz Royra joatea erabaki zuen, gorpuak berreskuratzen saiatzeko, eta dolu etapa amaitzeko asmoz. Lau dira Josu Linaza igorreztarrarekin batera Patagonian dauden pertsonak, eta aurki beste bi senitarteko joango dira. 

Larunbataz geroztik, ikeramaia.eus webgunearen bidez, hango egoera baloratzeko asmoz Fitz Royra bertaratu direnentzako laguntza ekonomikoa eskatu dute senide eta lagunek. Argi utzi dute laguntza horrek ez duela asmo erreskate espedizioa finantzatzea, bidaiak eragindako gastuetan laguntzea baizik.

"Kontu korronte honetan bildutako dirua Patagoniara joan diren boluntarioen gastu logistikoak eta operatiboak ordaintzeko erabiliko da elur jausiak Fitz Royn kaltetutako Iker Bilbaoren, Amaia Agirreren eta Josu Linazaren benetako egoera ezagutzeko", azaldu dute webgune horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Argentina Erreskateak mendian