Gizartea -

Trafiko-istripua

Oinezko bat hil da gidari mozkor batek harrapatuta, Asparrenan

4x4 ibilgailuaren gidariak ihes egin du, baina aurkitu eta atxilotu egin dute ondoren.

Asparrena. Foto: EiTB
Asparrena. Foto: EiTB
Asparrena. Foto: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepide bazterretik zihoan oinezko bat hil da gaur goizaldean Asparrenan (Araba) ihesari ekin dion 4x4 ibilgailu batek harrapatuta. Gidaria, 54 urtekoa eta mozkortuta zihoana, atxilotu egin dute ondoren.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua goizaldeko ordu bata aldera gertatu da A-1 errepidean, aipatu udalerrian.

Pertsona batek larrialdi zerbitzuei deitu die ordu horretan pertsona bat errepide bazterrean oinez zebilela ohartaraziz, eta ondoren, gorpu bat zegoela. Bertaratu diren osasun zerbitzuek eta ertzainek gorpua eta ibilgailu baten arrastakoak aurkitu dituzte.

Ibilgailua bilatzeko lanean hasi dira, eta 30 kilometrora aurkitu dute aurrealdea kaltetuta zuen 4x4 ibilgailu bat, foko bat falta zuena, eta odol arrastoekin.

Gidariari alkoholaren proba egin diote, eta positibo eman du, gehienezko mugatik oso gorako emaitzarekin. Hala, atxilotu egin dute arduragabeko hilketagatik eta laguntza emateko betebeharrari uko egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeen albisteak Trafiko istripuen biktimak Arabako Lautadako kuadrilla