Gizartea -
Aurkezpena
Muturreko egoera ekonomikoan dauden familientzako bonuak aurkeztuko ditu gaur Jaurlaritzak
Bonu horien helburua familia horien funtsezko zenbait premiari erantzutea izango da, hala nola elikagaiak eta higiene pertsonaleko produktuak.
EITB MEDIA
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak muturreko kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden pertsona eta familien oinarrizko beharrei premiazko arreta emateko programa berria aurkeztuko du gaur goizean.
Jaurlaritzak Hitzartuz programaren baitan emango ditu laguntzak. Izan ere, energiaren kostua garestitu izana eta funtsezko artikulu eta zerbitzuen prezioa pixkanaka igotzen joatea oztopo dira pertsonek eta familia unitateek oinarrizko premiei erantzun ahal izateko.
Bonuak gaur goizean egitekoa den ekitaldi batean aurkeztuko dituzte, eta Gurutze Gorriak ere parte hartuko du.