Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia ezarri dute gaur Araban, izotzagatik

10:00ak arte egongo da indarrean abisu horia. Zenbait tokitan, izotzarekin batera, lainoa ager daiteke.

Gizon bat izotz gainean korrika Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat izotz gainean korrika Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Gizon bat izotz gainean korrika Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Araban, tenperatura baxuengatik eta izotzagatik. Abisua 10:00ak arte egongo da indarrean.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, Arabako zenbait lekutan izotz txikia egin dezake. Gainera, izotzarekin batera, lainoa ager daiteke Arabako zenbait tokitan.

Gaur, osteguna, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira zeruan. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta Gasteizen, esaterako, 0 ºC-ren bueltan geldituko dira. Goizean goiz lainoa sor daiteke eta goizean behe-hodei batzuk ere agertuko dira, baina oro har erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira eta giroa argia izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak Eguraldia Donostia Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Hotz bolada gaur