Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia izozte arriskuagatik, Araban

Iragarpenaren arabera, toki askotan izotza pilatuko da. Gainera, hotza ez ezik, lainoa ere izango du protagonista Errege egunak.

Olarizu. EFEren artxiboko argazkia
Olarizu. EFEren artxiboko argazkia
Olarizu. EFEren artxiboko argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohartarazi du abisu horia ezarri dutela Araban, gaur, izozte arriskuagatik. 00:00etatik 10:00etara egongo da indarrean abisua.

Iragarpenaren arabera, toki askotan izotza pilatuko da. Gainera, hotza ez ezik, lainoa ere izango du protagonista Errege egunak.

Atzokoa ere egun hotza izan zen Arabako zenbait lekutan. Navarreten, Espejon eta Agurainen, esaterako, hiru graduz azpiko tenperaturak neurtu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Agurain Albisteak Hotz boladak