Gizartea -

EPAIA

Barakaldoko Udalak ez dio helegiterik jarriko azpikontratatutako langileen euskara eskakizunen epaiari

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, ezin zaie euskara eskakizun bera eskatu langile publikoei eta azpikontratatutako enpresa pribatu bateko langileei.

Langile publikoak bulego batean. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA
Langile publikoak bulego batean. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA
Langile publikoak bulego batean. Artxiboko argazkia: EITB MEDIA

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udalak ez dio helegiterik jarriko EAEko Auzitegi Nagusiak azpikontratatutako langileen euskara eskakizunaren inguruan emandako epaiari.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, epaia aztertu ondoren teknikari juridikoek erabaki dute ez dagoela errekurtsoa hartzeko legezko oinarririk.

Edozein kasutan, Udalak azpimarratu du kultur etxeetako langileen subrogazioa bermatuta egon dela beti.

Atzo, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren arabera, langile publikoei eta Udalak azpikontratatutako enpresa pribatu bateko langileei ezin zaizkie euskara eskakizun berak eskatu.

Auzitegiak partzialki onartu du CCOOk Barakaldoko Udalaren aurka jarritako helegitea.

Kontseilua

Euskararen aldeko gizarte eragileen bilgune den Euskalgintzaren Kontseiluak oso larritzat jo du epaia, herritarren eskubideen urraketak betikotu dituela iritzita.

Kontseiluko idazkari nagusi den Idurre Eskisabelek eskutitza helarazi dio Barakaldoko alkateari. Batetik, Udalak hartutako erabakiari babesa agertzeko; bestetik, epaiaren aurka helegitea jartzeko eskatzeko. Idurre Eskisabelen ustez, auzitegiaren epaia "oso ahula" da, eta ez die erreparatu indarrean dagoen araudiari, zehazki, 2016ko Udal Legeari eta 179/2019 Dekretuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Bizkaia Barakaldo Funtzionarioak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskalgintzaren Kontseilua