Gizartea -

HARRAPAKETA

78 urteko emakume bat hil da Bermeon furgoneta batek harrapatuta

Herrigunean gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 urteko emakume bat hil da gaur goizean Bermeon furgoneta batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 11:00ak aldera gertatu da Atalde kalean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, furgoneta batek bertatik igarotzen ari zen emakumea harrapatu du.

Emakumeak lesio oso larriak jasan ditu eta, artatu duten osasun langileak suspertzen ahalegindu badira ere, tokian bertan hil da.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bermeo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Harrapatzeak gaur Errepideko istripuetan zauritutakoak