Amarauna -

GU ERE BAGARA

"Gizartea oraindik ez dago prest LGTBI+ kolektiboko nagusien istorioak entzuteko"

Julen Nafarratek eta Ines Bermejok Getxoko LGTBI+ nagusien istorioak eta testigantzak bildu dituzte 'Gu ere bagara!' proiektuan. Beren testigantzetatik ateratako mezuak udalerri honetako hainbat kale eta metro-geltokitan ikusiko dira, gizartea kontzientziatzen jarraitzeko bidean.

Getxoko LGTBI+ nagusien istorioak jaso dituzte, orain arte esan gabekoak plazaratzeko asmoz.
Getxoko LGTBI+ nagusien istorioak jaso dituzte, orain arte esan gabekoak plazaratzeko asmoz.
Getxoko LGTBI+ nagusien istorioak jaso dituzte, orain arte esan gabekoak plazaratzeko asmoz.

play icon 12:24

Ainhara Zuazabeitia | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko LGTBI+ nagusien istorioak eta testigantzak jaso dituzte azken hilabeteotan Nafarratek eta Bermejok 'Gu ere bagara' proiektuan. Helburua bikoitza zuten: pertsona nagusien gaur egungo errealitatea zein den ezagutzea eta iraganeko kontakizunak jasotzea. Zerotik abiatuta bost lagunen testigantza jaso dute. Ez da lan erraza izan, oraindik ez dutelako babesik ikusten inguruan. Proiektuaren erakusketak 14 esaldi izango ditu, testigantza hauen guztien laburpen modura.

Erakusketa Algorta, Portu Zaharra, Itzulbatzeta/Romo eta Areetako hainbat kaletan eta Getxoko hainbat metro-geltokitan ikus daiteke, eta www.guerebagara.eus webgunean sartzen denak ere izango du aukera poiektua bertatik bertara ezagutzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo argazkiak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa LGTBI Euskadi Irratia