Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Genero indarkeriagatiko salaketak % 6,6 igo dira EAEn; eta % 11,7, Nafarroan bigarren hiruhilekoan

Horiexek dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiaren urteko genero indarkeriari buruzko txostenak ematen dituen datuak.

Genero indarkeria. Argazkia: Save the Children - Pablo Blázquez.
Genero indarkeria. Argazkia: Save the Children - Pablo Blázquez.
Genero indarkeria. Argazkia: Save the Children - Pablo Blázquez.

N. B. | AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko bigarren hiruhilekoan % 6,6 igo da Euskadin genero indarkeriagatiko salaketa kopurua aurreko urteko aldi beraren aldean; izan ere, 1.495 salaketa izan dira, eta 1.403, berriz, 2021eko bigarren hiruhilekoan. Aurtengo lehen hiru hilabeteekin alderatuz gero, hiruhileko batetik bestera, % 3,2ko igoera izan da.

Nafarroaren kasuan, salaketak % 11,7 igo dira bigarren hiruhilekoan. 498 salaketa zenbatu dituzte, aurreko urteko aldi berean baino 52 gehiago, guztiak emakumeek jarritakoak (268 espainiarrak eta 230 atzerritarrak).

Genero indarkeriaren biktimen tasari dagokionez, Euskadin % 13koa izan da, eta Nafarroan, % 14,9koa.

Horrela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak ostegun honetan argitaratu duen genero indarkeriari buruzko urteko txostenak adierazten du indarkeria matxistaren adierazle guztiek gorakada nabarmena izan dutela 2022ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur