Gizartea -
TRAFIKOA
N-1 errepidea erabat itxiko dute Tolosan gaur gauean
Errepidea bi noranzkoetan egongo da moztuta, irailaren 11ko 00:00etatik 06:00etara. Itxierak 1,3 kilometroko tarte bati eragingo dio. Ahal den neurrian, puntu horretatik egiten diren joan-etorriak aurreratzea edo atzeratzea gomendatu dute.
EITB MEDIA
N-1 errepidea erabat itxiko da Tolosan larunbatetik iganderako gauean, AT Sistemako arku berria jartzeko lanen ondorioz.
Errepidea bi noranzkoetan egongo da moztuta, igandeko 00:00etatik 06:00etara. Itxierak 1,3 kilometroko tarte bati eragingo dio, 433 (Tolosa-Azpeitia) eta 434 (Tolosa-Ibarra-Lizartza) lotuneen artean.
Alternatiba gisa, ibilgailu arinak Irunerako noranzkoan 433 irteeratik desbideratuko dira Tolosara, lehengo N-I errepidetik, eta autobiara itzuliko dira berriro, suhiltzaile-parkeko biribilgunearen parean. Gasteizerantz doazenek 434. irteera erabili beharko dute eta kontrako noranzkoan egin beharko dute ibilbide bera. Desbideratzeak seinaleztatuta egongo dira.
Arabatik edo Nafarroatik Behobiara doazen ibilgailu astunek Etzegarate saihestu beharko dute, eta Altsasuko loturan A-10 eta A-15 errepideak aukeratu Andoaineraino. Gipuzkoatik Arabara eta Nafarroara doazenek A-15 errepidea hartu beharko dute Andoainen, eta bide bera egin kontrako noranzkoan. AP-8/AP-1 autobidetik ere ibil daitezke.
Bidegik, ahal den neurrian, puntu horretatik egiten diren joan-etorriak aurreratzea edo atzeratzea gomendatu du.