Gizartea -

500. urteurrena

Elkano Getarian lehorreratu da, lehen mundu bira egin eta 500 urtera

Euskal marinelaren eta haren tripulazioaren itzuleraren antzezpena egin dute astearte honetan Getarian, balentria hori egin zutenetik bost mende bete diren egunean.

Lehorreratzea arratsaldean egin dute. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Lehorreratzea arratsaldean egin dute
Honela lehorreratu da Elkano Getarian lehen mundu biraren 500. urteurrenean

0:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Sebastian Elkano astearte arratsaldean lehorreratu da Getarian, bere tripulazioarekin batera, zehazki duela 500 urte Cadizeko Sanlucar de Barramedako portuan egin zuenez; izan ere, azken udalerri horretan amaitu zen, 1522ko irailaren 6an, historiako lehen mundu bira. Getarian gauzatu dute Euskal marinelaren eta haren tripulazioaren itzuleraren antzezpena; lau urtean behin egiten dute antzezpen hori Gipuzkoako herrian, eta ia mende bat daramate egiten, baina aurtengoa oso berezia izan da, bostehun urte betetzen baitira Elkanok eta bere tripulazioak balentria hori egin zutenetik.

Hala, Getariak egun osoa eman du antzezteko Victoria itsasontzia lehen mundu bira eginda nola bueltatu zen. Orduan, duela 500 urte, itsasontziak hiru urte eman zituen itsasoan. Hasierako espedizioan itsasontzi gehiago zeuden, eta guztira 365 marinel, Fernando Magallaes portugaldarraren agindupean. Espedizioaren helburua zen Espainiarentzat ibilbide bat irekitzea Ozeano Barean espezien uharteetarantz.

Getaria 1522. urtera itzuli da Juan Sebastian Elkano omentzeko
Getaria 1522. urtera itzuli da Juan Sebastian Elkano omentzeko
Getaria 1522. urtera itzuli da Juan Sebastian Elkano omentzeko

06:41

Magallanesek ezezagunari egin zion aurre, Moluketara iristeko Ozeano Barea zeharkatuz, eta Elkanok ere hori bera egin zuen, Indiako Ozeanotik bueltatuz. Hala egin zuen kostaldea saihestu nahi zuelako, itsaso horiek portugaldarren esku zeudela kontuan izanik; horrela zuen zehaztuta Tordesillaseko Itunak. Elkano, espedizioaren hasieran, Concepcion itsasontziko kontramasiu gisa abiatu zen; Cadizera heldu zirenean, baina, soilik beste 17 gizonekin bueltatu zen.

Juan Sebastian Elkano, munduak nahikoa ezagutzen ez duen itsasgizon handia
Juan Sebastian Elkano, munduak nahikoa ezagutzen ez duen itsasgizon handia
Juan Sebastian Elkano, munduak nahikoa ezagutzen ez duen itsasgizon handia

01:19

Elkanoren eta tripulazioaren paperak euren gain hartu dituzten Getariako bizilagunak arratsaldeko bostak jota iritsi dira portura, eta, nola edo hala, herriko elizarantz abiatu dira, milaka lagunek ikusita. Bertatik, Elkanoren oroimenez egindako monumentura joan dira. Hori baino lehen, bost kontinenteetako zenbait ordezkariri egin diete harrera; horien rolak ere Getariako zenbait herritarrek egin dituzte.

Haritz Alberdi, Getariako alkatea: 'Bazen garaia guk gure errelatoa kontatzeko'
Haritz Alberdi, Getariako alkatea: 'Bazen garaia guk gure errelatoa kontatzeko'
Haritz Alberdi, Getariako alkatea: 'Bazen garaia guk gure errelatoa kontatzeko'

02:01

Elkanoren ama, getariar emakumeak omentzeko

Catalina del Puerto, alegia, Elkanoren ama, lehorreratzean izan da, halaber. Horrekin, getariar emakumeak omendu nahi izan dituzte; izan ere, gizonak itsasoratzen zirenean, emakumeek lan guztiak hartzen zituzten euren gain.

Elkanoren lehorreratzea antzezteko 100 urteko tradizioa, berrikuntzekin mantetzeko asmoa Getarian
Elkanoren lehorreratzea antzezteko 100 urteko tradizioa, berrikuntzekin mantetzeko asmoa Getarian
Elkanoren lehorreratzea antzezteko 100 urteko tradizioa, berrikuntzekin mantetzeko asmoa Getarian

03:50

"Historiari beste modu batean begira ari gara, entzun nahi dugu, duela urte asko bizitakoa kontatu behar digute, 500 urte hauetan bizitakoa, eta gizon-emakume guztion etorkizuna nola ikusten duten jakin nahi dugu. Ideia horiek nahi ditugu entzun, errespetatu, eta haiekin batera bidea egitea", esan du Haritz Alberdi Getariako alkateak.  

Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia, Bingen Zupiria eta Javier Hurtado sailburuak izan dira ekitaldian. Eusko Jaurlaritzak Elkano Eguna ezartzea erabaki zuen 2022ko irailaren 6rako, eta jaieguna izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, kontuan izanik Eguberri Eguna, abenduak 25, igandea izango dela.

Jai giroa nagusi da Getarian goizean goizetik
Jai giroa nagusi da Getarian goizean goizetik
Jai giroa nagusi da Getarian goizean goizetik

0:32
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Historia Getariako albisteak Elkano Itsas Herria