Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Villabonako jaietan salatutako sexu abusu bat ikertzen ari da Ertzaintza
Villabonako Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du biharko, "jaietan izan diren erasoak" salatzeko. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Errebote plazan, "Erasoen aurrean, autodefentsa feminista" lelopean.
EITB MEDIA
Villabonako (Gipuzkoa) jaietan zehar gertatutako sexu abusu salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza.
Santio jaien harira "hainbat eraso" gertatu direla Villabonan salatu du herriko mugimendu feministak, eta horien kontra protesta egiteko elkarretaratzea deitu dute biharko, uztailak 31.
19:30ean izango da protesta Errebote plazan, "Erasoen aurrean, autodefentsa feminista" lelopean.
Akain eta Lurgatz talde feministek, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzaz, indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa prestatu zuten herriko jaietarako. Hala, eraso matxistaren bat gertatuko balitz, "puntu morera" edo "besoko morea jantzita daraman mugimendu feministako kideren batengana jotzeko" eskatu zuten. Era berean, telefono bat jarri zuten martxan, 24 orduz : 697 11 66 11.