Gizartea -

Biolentzia matxista

Gizon bat atxilotu dute Zarautzen, joan den asteburuan izandako sexu-abusuen delitu bat egotzita

Uztailaren 3an Zarauzko hondartzan sexu-abusuak jasan zituen emakume baten salaketarekin lotzen dute gizona.

Zarautzen izandako sexu-erasoa arbuiatzeko elkarretaratzea.
Zarautzen izandako sexu-erasoa arbuiatzeko elkarretaratzea.
Zarautzen izandako sexu-erasoa arbuiatzeko elkarretaratzea.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizon bat atxilotu dute igande honetan Zarautzen, Gipuzkoan, sexu-abusuen delitu bat egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek salaketa jarri zuen uztailaren 3an Ertzaintzaren aurrean, ordu batzuk lehenago Zarautzeko hondartzan sexu-abusuak jasan zituela esanez.

Gertakariari buruzko informazio guztia lortu ondoren, Zarautzeko ertzain-etxeko agenteek ikerketa-lanak hasi zituzten, gertakarien egilea identifikatzeko eta aurkitzeko asmoz.

Ustezko erasotzailea, 28 urteko gizon bat, igande honetako 11:00etan atxilotu dute Zarautzen. Polizia eginbide guztiak amaitzean, atxilotua Azpeitiko Guardiako Epaitegiaren esku uztea espero da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Zarautz Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Zarauzko hondartza Sexu erasoak