Gizartea -

Koronabirusa

Osasun Sailak zuhurtziari eusteko dei egin du kasuen igoera dela eta

Eusko Jaurlaritzak garrantzitsu jo du talde eta pertsona zaurgarriek zuhurtziari eustea, are gehiago udan, interakzio soziala hazten diren garaian. Halaber, dei egiten die Covidaren sintomak dituzten edo positibo ematen duten pertsonei maskara erabili ditzaten eta interakzio sozialak saihestu.

Jendea musukoa soinean. EITBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.
Jendea musukoa soinean. EITBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.
Musukoa erabiltzea eta arretaz jokatzea, erakundeen eta adituen gomendioak

01:22

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zuhurtziari eustea eskatu du koronabirusaren intzidentziaren gorakadaren aurrean. Udaldian interakzio sozialak ugaritzearekin bat, Covid-19a kutsatzeko aukerak ere areagotu egiten direla gogorarazi du. 

Ohar baten bidez adierazi duenez, "azken asteetan Euskadin gora egiten ari da diagnostikatutako kasuen kopurua, bai eta Covid-19rekin izandako ospitaleratzeen kopurua ere". Horregatik, zuhurtziaz jokatzeko deia egin die, batez ere, zaurgarritasun egoera berezian egon daietezkeenei, hau da, 60 urtetik gorakoak, immunoeskasia eragiten dieten gaixotasunak dituztenak eta haurdun dauden emakumeak. 

Halaber, pertsona zaurgarri horiei gomendatu die kutsatzea saihesteko neurriak har ditzaten, inguru jendetsuetan maskara erabiliz, eskuak sarri garbituz, lokal itxi eta aireztapen eskasekoak saihestuz, esaterako, bai eta gaixotasun larria ekiditeko txertaketa jarraibide osoa izatea ere. 

Osasun Sailak gogorarazi duenez, "birusaren zirkulazioa murrizteko helburuarekin, garrantzitsua da Covid-arekin bateragarriak diren sintomak dituzten edo emaitza diagnostiko positiboa duten pertsonek egungo gomendioak jarrai ditzaten, besteak beste maskara etengabe erabiltzea beste pertsona batzuekin daudenean, interakzio sozialak murriztea eta pertsona zaurgarriekin kontaktua saihestea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa Maskarak