Gizartea -

LEHEN ARRETA

Sagarduik inbertsioak eta profil profesional berriak iragarri ditu Lehen Arreta indartzeko

Aitortu du egoera nahasia dela, baina berriro esan du ez dela aldaketarik izango ereduan. Hala, esaterako, etxez etxeko arreta indartzeko 5 milioi euroko inbertsioa iragarri du.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Irudia: EFE
Gotzone Sagardui Osasun sailburua Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean
Gotzone Sagardui Osasun sailburua Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Irudia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argitu du, nahiz eta Lehen Mailako Arretak une zaila bizi, "osasun-zentroetako osasun-arretak hurbilekoa eta kalitatezkoa" izaten jarraituko duela. Gainera, Lehen Arreta indartzeko profil berriak eta inbertsioak iragarri ditu.

Oposizioko alderdiek hala eskatuta, Eusko Legebiltzarrean Osakidetzako lehen arretarako dituen asmoen inguruko azalpenak eman ditu Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Aitortu du egoera nahasia dela, baina ereduan aldaketarik ez dela izango berretsi du.

Horren hitzetan, Lehen Arretaren aldeko apustu sendoa egin dute, adibidez, profil berriekin. Besteak beste, aho-hortzen osasun zerbitzua indartuko dutela iragarri du. Hala, haurrei, jaiotzen direnetik 15 urtera arte eskainiko zaie zerbitzu hori, eta kolektibo zaurgarrienetara ere zabalduko dute. Azpiegituran ere hobekuntzak iragarri ditu, eta etxez etxeko arreta indartzeko 5 milioi euroko inbertsioa egingo dutela azpimarratu du. 

Fisioterapia zerbitzuari dagokionez, adierazi du urte honen amaieran zabalduko dela Euskadin bizkarreko eta sorbaldako minaren patologiari heltzeko zerbitzua.

Hitzaldian, sailburuak aitortu du Lehen Mailako Arretak une zaila bizi duela, eta egoera horretara eraman duten arrazoiak ere aztertu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak