Gizartea -

NAFARROA

Leire mendilerroko, Tafallako eta Olletako suteak egonkortze fasean daude

Suhiltzaileak Leire mendizerran, Tafallan eta Olletan izango dira gau guztian, garrak berpiztea ekiditeko. Helikopteroak ostiralean, goizeko 08:00etan, hasiko dira berriro suak kaltetutako zonaldeak urez bustitzen.

Suak Tafallan kiskalitako zonaldea. Argazkia: EFE
Suak Tafallan kiskalitako zonaldea. Argazkia: EFE
Suak Tafallan kiskalitako zonaldea. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leire mendizerran, Tafallan eta Olletan astearte gauean piztu ziren suteek aktibo jarraitzen dute, baina indarra galdu dute eta egonkortze fasean daude.

Arratsaldean garrak ez dira berpiztu eta, gauean egoerak horrela jarraituz gero, ostiral honetan suteak kontrolpean egon daitezkeela espero du Nafarroako Gobernuak.

Gauzak horrela, Larrialdietarako Unitate Militarra iluntzean erretiratu da Nafarroatik. Halaber, Espainiako eta Aragoiko Gobernuek bidalitako hegazkin txikiak eta helikopteroak ere euren baseetara bueltatu dira.

Nafarroako suhiltzaile-taldeak suak kiskalitako hiru guneetan izango dira gau guztian, garrek berriro indarra hartzen dutela ekiditeko; izan ere, egoera hobea den arren, muturreko beroaldiagatik eta sute arriskuagatik ezarritako alertak indarrean segitzen du.

Nafarroako larrialdi zerbitzuetako helikopteroak ostiral goizean, 08:00etan, hasiko dira berriro suak kaltetutako zonaldeak urez bustitzen.

Suhiltzaile bat zauritu da Leire mendilerroko sutea itzaltzeko lanetan
Suhiltzaile bat zauritu da Leire mendilerroko sutea itzaltzeko lanetan
Suhiltzaile bat zauritu da Leire mendilerroko sutea itzaltzeko lanetan

0:35

Bestalde, 48 urteko suhiltzaile bat zauritu da ostegun goizean Leire mendizerran. Helikopterotik jaisterakoan erori egin da eta tibia eta peronea hautsi ditu. Lur orotako ibilgailu batean jaitsi dute Arangoitiko magaletik eta anbulantzian Nafarroako Unibertsitate-Ospitalera eraman dute.

Horrez gain, arratsaldean itzuli dira fraideak Leireko Monasteriora. Atzo atera zituzten handik, sua bertaraino iritsi zitekeela pentsatuz, eta gaua Xabierreko Jesuiten kolegioan pasa dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Gaurko azken ordukoa Nafarroako Foru Polizia Suhiltzaileak albisteak Bero-boladak azken ordukoa