Gizartea -

TRAFIKOA

Martxan da Trabakua gaineko tarteko radarra

Gaur-gaurkoz, funtzionamenduan dagoen gisa honetako lehen radarra da Euskal Autonomia Erkidegoan. Ia lau kilometroko tartean 60 km/h-ko batez besteko abiadura gainditzen duten ibilgailuek zigorra jasoko dute.

Trabakua gaineko (BI-633) tarteko radarra. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Trabakua gaineko (BI-633) tarteko radarra
Gauerditik martxan da Trabakua gainean EAEn indarrean dagoen tarteko radar bakarra

0:34

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauerditik martxan dago Trabakua gaineko (BI-633) tarteko radarra. Gauzak horrela, ia lau kilometroko tartean 60 km/h-ko batez besteko abiadura gainditzen duten ibilgailuek zigorra jasoko dute. Gaur-gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen gisa horretako bakarra.

Guztira, lau neurgailu jarri dituzte: bi noranzko bakoitzean. Sistema berria jartzeak 100.000 euro inguruko kostua izan du.

Markina eta Ondarroa arteko lotune nagusia da eta bertatik ia 8.000 ibilgailu igarotzen dira egunero. Istripu ugariko tartea da eta horregatik erabaki dute tarteko radarra jartzea. 2015etik lau pertsona hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bizkaiko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Ondarroa argazkiak Albisteak Berriz Markina-Xemein Durangaldea gaur Lea-Artibai azken ordukoa