Gizartea -

INGURUMENA

Zientzialari talde batek aldaketa sakonak eskatu ditu gizartean eta ekonomian klima larrialdiari aurre egiteko

'BioScience' aldizkari zientifikoak Unai Pascual euskal ikertzaileak (Ikerbasque) parte hartu duen artikulu bat argitaratu du. Horretan, munduko hainbat adituk jakinarazi dute gaur egunean indarrean dauden erreformak geldoak izan daitezkeela.

Biodibertsitate-galerak areagotu egin direla defendatzen dute. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
Biodibertsitate-galerak areagotu egin direla defendatzen dute. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
Biodibertsitate-galerak areagotu egin direla defendatzen dute. EITB Mediaren artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko hainbat zientzialarik jakinarazi dute klima larrialdiari eraginkortasunez eta zuzen erantzuteko, funtsezkoa dela aldaketa sakon eta premiazkoak egitea ekonomiaren eta gizartearen alorretan. Adituek hala adierazi dute BioScience aldizkari zientifikoak argitaratu duen artikuluan. Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlaria da artikulu horretako egile nagusia.

Artikuluaren egileek diote eraldatzaileak izan behar diren aldaketa horiek talka egiten dutela egun proposatzen diren politikekin; izan ere, horien arabera, erreformak aldaketetan oinarrituta daude, eta gaur egungo egitura eta helburu ekonomiko eta sozialekin bat datozen ekintzak baino ez dituzte proposatzen.

Halaber, zientzialariek gaineratu dute gaur egun indarrean dauden aldaketak motelegiak direla eragin negatibo larriak saihesteko pertsonengan eta naturan. Horregatik, espero dute aldaketa eraldatzailearen aldeko beren aldarria lagungarri izatea biodibertsitateari buruzko helburu, xede eta adierazle egokiak ezartzeko datorren hamarkadarako.

Pascualen arabera, nazioarteko ekimen politikoak (Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Hitzarmena eta Biodibertsitateari buruzko Nazio Batuen Hitzarmena) atzeratuta daude, biodibertsitatea eta gizartea ikuspegi bakarrean integratuko dituen ikuspegi bat erabakiak hartzeko. "Espero dut komunitate zientifikoaren ahaleginaren ondotik arduradun politikoen erabakiak etortzea. Premiazko neurri erabakigarriak behar ditugu, klima aldaketak eta biodibertsitate galerak agudotu duten krisiaren aurrean", gaineratu du irakasleak.

Iaz, klima aldaketari buruzko NBEren lantaldeak (IPCC) ohartarazi zuen larrialdi klimatikoak eta biodibertsitate galerak areagotu egingo dutela eragin negatiboa munduko biztanleengan; besteak beste, elikagaien inguruko segurtasun eza, osasun-arriskuak edo nahi gabeko leku-aldaketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Zientziaren hedapena zuzenean Larrialdi klimatikoa 2024