Gizartea -

Larrialdi klimatikoa

Lau arabarretik batek astean kilo bat janari botatzen du, aztarna klimatikoaren kalkulagailuaren arabera

Gazteek kontsumitzen dute eta ura xahutzen dute gehien. Hala ere, garraio publikoa maizago erabiltzen dute.

% 36k onartu du berogailua 22ºC edo gehiagoan jartzen duela etxean. EITB Mediaren artxiboko irudia.
% 36k onartu du berogailua 22ºC edo gehiagoan jartzen duela etxean. EITB Mediaren artxiboko irudia.
% 36k onartu du berogailua 22ºC edo gehiagoan jartzen duela etxean. EITB Mediaren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aztarna klimatikoaren kalkulagailu arabarra inkestak batutako datuen arabera, lau arabarretik batek astean kilo bat edo gehiago janari botatzen du. Kalkulagailu hori 2030erako Arabako Aliantzaren ekimena da, eta 2.500 pertsonaren eguneroko jarduerak batzen ditu.

Arabarren ingurumen inpaktua neurtzeko, sei ardatz izan ditu kontuan inkestak: etxea, energia, ura, hondakinak, kontsumoa eta mugikortasuna.

Inkestari erantzun diotenen % 36k onartu dute berogailua 22ºC edo gehiagoan jartzen dutela etxean, nahiz eta nahikoa izan 19-21ºC arteko tenperatura izatea. Dutxan erabiltzen den ur kantitateari dagokionez, 30 urtetik beherakoek dutxan denbora gehien ematen dute; 0-18 urte bitartekoen % 43k eta 19-30 bitartekoen % 31ak 15 minutu edo gehiago igarotzen dituzte ur azpian.

Halaber, inkestatuen % 24k adierazi dute ez dutela hondakin organikoaren edukiontzia erabiltzen, eta 30 urtetik gorakoek hondakinen bereizketaren aldeko konpromiso-maila handiagoa dute.

Kontsumo ohiturei dagokienez, 30 urtetik beherako gazteek arropa gehien erosten dute, eta horietako bost gaztetik batek gutxienez astean behin produktu edo zerbitzuren bat Interneten bidez erosten du. Haragiaren kontsumoari erreparatuta, arabarren % 26k adierazi dute haragia inoiz ere ez edo noizean behin jaten duela.

Amaitzeko, mugikortasunari begiratuta, 30 urtetik beherako pertsonek erabiltzen dituzte gehien bizikleta eta garraio publikoa ikastera edo lan egitera joateko. Helduen % 50ak, berriz, autoa (partekatua ez dena) erabiltzen dute lanera joateko.

Halaber, oporraldian, gazteen % 13k gutxi kutsatzen duten ibilgailuak erabiltzen dituzte, hala nola trenak edo autobusak. Helduek, berriz, % 4k baino ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa Ura azken ordukoa Garraio publikoa Gazteak albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak