Gizartea -
Gipuzkoa
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan zauritutako korrikalari bat helikopteroz ebakuatu dute
Zegama-Aizkorri kirol-proban parte hartzen zebilen korrikalariak min hartu du belaunean eta orkatilan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketan parte hartzen zebilen korrikalarietako bat zauritu da eta larrialdi zerbitzuetako helikopteroz ebakuatu behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
12:20ak aldera Zegama-Aizkorri kirol-proban parte hartzen ari zen korrikalari batek traumatismoak jasan ditu belaunean eta orkatilan.
Zauritua Aizkorriko gailurraren inguruan zegoela, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero batek hartu eta Zegamako Murgizelaiko parkera eraman du. Bertan zain zegoen Gurutze Gorriaren anbulantzia batek kirolaria hartu eta osasun zentro batera eraman du.