Javi Dominguez mendi korrikalaria elkarrizketatu dugu "Helmuga" saioan. Lana, kirola eta familia uztartzeak zer dakarren kontatu digu, baita mendian zer sentitzen duen ere.
Javi Dominguez mendi korrikalari gasteiztarra izango da igande honetako protagonista ETB1eko "Helmuga" saioan. Mendian korrika egiteak zer ematen dion kontatuko du, besteak beste.
Azaroan ospatuko da Mariren Kobak Trail lasterketa. 90 km inguruko lasterketan, kobak topatu behar dituzte parte hartzaileek, baina ibilbidea markatu gabe dago. Orientazio mapak eskaintzen dizkiete, eta 15 minutu dituzte mapok interpretatzeko. Bidean, pertsonaia mitologikoekin egingo dute topo.
Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
Zapata konpontzaileen 4. belaunaldikoa da Oskar, eta berak jartzen ditu punta- puntako vibram zola italiarrak. Euskal Herritik ez ezik, Granada, Albacete edo Benasquetik jasotzen dituzte enkarguak eta praka bete lan daukate. Vibram etxeak Europako ehun zapatarirekin egin du akordioa zolak jartzeko
Gontzal Murgoitio mendi korrikalariak aitortu du 2023. urtea zaila izan dela berarentza; baina, aldi berean, azpimarratu du orain mentalki hobeto dagoela, eta aurten berriro saiatuko dela entrenamenduez gozatzen eta lehiaketetan bere mailarik onena ematen.
Etiketa Berdea zer den azaldu digu Gotzon Idirin korrikalariak. Izan ere, mendi lasterketek hartu duten norabidearekin kezkatuta, egoera bideratzeko dekalogoa, manifestu bat, sortu dute.
Gizonezkoen mailan, Julen Martinez de Estibariz izan da irabazlea, 10 ordu, 44 minutu eta 48 segundoko markarekin. Emakumezkoenean, aldiz, Ane Zabala nagusitu da, 14 ordu, 30 minutu eta 2 segundoko marka eginda.
Aurten 'Ehunmilak' lasterketa irabazi zuen Uxue Fraile kirolariak. 29 orduz, 175 bat kilometro egin zituen oinez eta korrika. Horrelako lasterketa bat nola prestatu eta aldez aurretik zer jan behar den azaldu digu korrikalariak.
SOS Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi die mendi-lasterketa horretan parte hartzen ari zen atleta bat ondoezik zegoela. Korrikalaria helikopteroan eraman dute Zeanuriko kanpaina-ospitalera.
600 korrikalarik hartu dute parte Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioan. Clementine Geoffrayk irabazi du emakumezkoen mailako lasterketa, eta Alain Santamaria izan da nagusi gizonezkoen mailan. Biek, gainera, errekor berriak ezarri dituzte.
Alain Santamariak irabazi du gizonezkoen mailako lasterketa eta Clementine Geoffray izan da nagusi emakumezkoen mailan. Biek ala biek, probako errekorrak ezarri dituzte.
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioa ospatuko da larunbatean eta, iaz bezala, Skyrunner World Series-erako puntuagarria izango da. 32 kilometroko ibilbideak 2.400 metroko desnibel positiboa izango du. Mendi-lasterketa, bestalde, zuzenean eskainiko dugu, ETB1en eta eitb.eus-en.
Mendi lasterketen "boom" honekin ez nator bat. Mendiari errespetua galtzen ari zaiola iruditzen zait. Bereziki atletismoko jende askok salto egin duelako mendi lasterketetara eta horiek mendi lasterketak atletismoko serie batzuk bezala hartzen dituzte, "mendiari errespetua galduta dabiltza".
Uxue Fraile 2023ko Ehunmilak probaren irabazlea izan da gaur "Biba Zuek!" saioan. 29 ordutan burutu zituen ibilbidearen 168 kilometroak. Munduko lasterketarik gogorrenetariko horren xehetasunak kontatu ditu.
Prokletije parke nazionalean jokatzen da lehiaketa, eta Europako 21 herrialdetako taldeak biltzen ditu, Skay, Skyultra eta kilometro bertikala modalitateetan.
168 kilometro eta 11 mila metroko goranzko desnibela duen lasterketa da Ehunmilak, Gipuzkoari mendiz mendi bira ematen diona. Gizonezkoetan Jesus Bailo gailendu da 24 ordu eta 24 minutu denbora eginda, eta emakumezkoetan, Uxue Fraile, 19 ordu eta 19 minutuko denborarekin.
32 kilometroko ibilbidea eta bi mila metroko goranzko desnibelarekin, Camille Extreme lasterketak 17. edizioa bete du aurten. Maciasekin batera, Jon Ander Aranburu eta Asier Alonso igo dira podiumera, eta Urrestarazurekin batera, Ainara Alcuaz ta Izaskun Sanz.
8. edizio arrakastatsua eta gogorra izan du Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketak. Guztira, 42 kilometro ibilbidea egin behar izan dute parte-hartzaileek, 2800 metroko gorantzako desnibelarekin.
Euskal mendi lasterkari onenetakoa da Oihana Azkorbebeitia. Iaz Sky Runner munduko kopan txapeldun ordea izan zen eta, aurten, Zegama-Aizkorrin, beteranoetan txapeldun.
13:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Aizkorri mendian. Larrien zaurituta zegoen emakumea Donostia Ospitalera eraman dute, eta bestea, zauri arinagoekin, Zumarragakora.
Daniela Oemusek irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia emakumezkoen mailan eta Manuel Merillas izan da nagusi gizonezkoetan. Eguraldia petrala izan bada ere, ikuskizun bikaina eskaini dute kirolariek eta ikusleek ere ezin hobeto erantzun dute.
Zegama herrian, zein mendian gora, ohiko publikoa pilatu da gaur mendi maratoiaz gozatzera eta lasterkariak animatzera. Antolatzaileek, baina, ibilbidearen zati bat moldatu behar izan dute eguraldiak behartuta.
Munduko mendi lasterkaririk onenak biltzen dituen Zegama-Aizkorri maratoia igande honetan izango da, eta EITBk zuzenean eskainiko du, 08:50etik hasita.
Iaz ez bezala, eguraldiak lasterketa baldintzatuko du. Izen ezagun asko bilduko dira irteeran, Aritz Egea, Oihana Azkorbebeitia eta Oihana Kortazar euskal kirolariak, besteak beste. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.
Emakumezkoetan, Naiara Irigoyen burlatarra nagusitu da (38:42). Malen Osa oñatiarra izan da bigarren eta Silva Lara jaendarra, hirugarren. Gizonezkoetan, Jose Antonio Bellido madrildarrak irabazi du (33:10), Iu Net Puig kataluniarrak egin du, eta Juan Castillok, hirugarren.
Maiatzaren 6an lehiatu zen 2023ko Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketak Azpeitian jokatu zen. Borja Zubizarreta eta Oihana Azkorbebeitia izan ziren azkarrenak, biek lasterketako markak hobetuta: 5 ordu, 53 minutu eta 33 segundo Zubizarretak, eta 7 ordu, 9 minutu eta 13 segundo Azkorbebeitiak.
Apirilaren 1ean lehiatu zen 2023ko Kilimon Trail mendi lasterketak Gipuzkoako Mendaron izan zuen toki. Gizonezkoetan, Alain Santamaria, Ibai Larrea eta Gontzal Murgoitiok osatu zuten podiuma. Emakuezkoetan, berriz, Malen Osa, Ainara Uribarri eta Maite Maiora heldu ziren helmugara, hurrenez hurren.
Helmugara iristen lehenak izan dira, Azpeitian hasi eta bukatu den 65 kilometroko ibilbidea gainditu ondoren, 3.700 metroko desnibel positiboa gaindituta.
Maiatzaren 6an, larunbatean, Domusa Teknik mendi lasterketa jokatuko da. Azpeitian hasi eta bukatuko da. 65 kilometroko ibilbideak 3.700 metroko desnibel positiboa izango du.
Domusa Teknik eta Lanak Mondragon korporazioko bi kooperatibek sortutako proiektua da "Taupada Urdina". Euskal Herriko trail talderik esanguratsuena bilakatzea eta bertoko korrikalariei garatzeko aukera ematea dira helburu nagusiak. Egun, bederatzi korrikalari daude, hiru neska eta sei mutil.
Oihana Kortazar mendi korrikalaria izan da gaurko protagonista. Elgetarrak marka berria ezarri du Teide mendatera igo eta jaisten, 6 ordu, 41 minutu eta 18 segundoko denborarekin. Errekor honen gainean eta bestelako lasterketen inguruan aritu da.
Kortazarrek 4:12:07an gelditu du denbora, Urrutiak, aldiz, 4:22:35eko markarekin itxi du podiuma. Garazi Sampedrok helmuga zazpigarren postuan zeharkatu ondoren, Durangoko Kirol Taldeak irabazi du taldekako urrea.