Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
13:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Aizkorri mendian. Larrien zaurituta zegoen emakumea Donostia Ospitalera eraman dute, eta bestea, zauri arinagoekin, Zumarragakora.
Daniela Oemusek irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia emakumezkoen mailan eta Manuel Merillas izan da nagusi gizonezkoetan. Eguraldia petrala izan bada ere, ikuskizun bikaina eskaini dute kirolariek eta ikusleek ere ezin hobeto erantzun dute.
Oemus alemaniarrak irabazi du emakumezkoen proba 4 ordu, 31 minutu eta 54 segundoko markarekin. Gizonezkoenean, aldiz, Merillas izan da nagusi, 3 ordu, 42 minutu eta segundo 1eko marka eginda.
Zegama herrian, zein mendian gora, ohiko publikoa pilatu da gaur mendi maratoiaz gozatzera eta lasterkariak animatzera. Antolatzaileek, baina, ibilbidearen zati bat moldatu behar izan dute eguraldiak behartuta.
Munduko mendi lasterkaririk onenak biltzen dituen Zegama-Aizkorri maratoia igande honetan izango da, eta EITBk zuzenean eskainiko du, 08:50etik hasita.
Iaz ez bezala, eguraldiak lasterketa baldintzatuko du. Izen ezagun asko bilduko dira irteeran, Aritz Egea, Oihana Azkorbebeitia eta Oihana Kortazar euskal kirolariak, besteak beste. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.
Emakumezkoetan, Naiara Irigoyen burlatarra nagusitu da (38:42). Malen Osa oñatiarra izan da bigarren eta Silva Lara jaendarra, hirugarren. Gizonezkoetan, Jose Antonio Bellido madrildarrak irabazi du (33:10), Iu Net Puig kataluniarrak egin du, eta Juan Castillok, hirugarren.
Mikel Pagadi eta Miren Nogales Zegaman izango dira gaur. Bertako txokoak ezagutzeaz gain, Gipuzkoako herrialde honetako zenbait herritarren eguneroko bizitzak hurbilago ezagutuko dituzte.
Lasterketa 2023ko maiatzaren 14an izango da. Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalak otsailaren 24an zozkatuko dira.
Mailari eusten jakin du azken lasterketetan Aritz Egea korrikalari urretxuarrak: Zegama-Aizkorrin, euskaldunen artean lehendabizikoa izan zen, eta Euskadi Trail irabazi zuen. Bere ibilbidea oparoa errepasatu dugu.
Tolosako Hiru Tontorrak txapelketaren biharamunean Robert Pkemboi eta Mathew Kiptanui korrikalari kenyarren istorioa ezagutu dugu. Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartu zuten eta, asteburuan, Tolosako Hiru Tontorrak karreran.
Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete ditu eta aise gailendu da Zegama-Aizkorri lasterketan. Jornetek, gainera, probako markarik onena 9 minututan hobetu du. Emakumezkoetan, Nienke Brinkman herbeheretarra nagusitu da, eta honek ere historiako markarik onena egin du.
Jornet hamargarrenez gailendu da, bigarren Magrini italiarra izan da eta Merillas espainiarra hirugarren. Emakumezkoetan, Brinkmanek Maude Mathys faborito nagusia gainditu du. Hirugarren Sara Alonso donostiarra izan da.
Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu du, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz, eta bederatzi minutuz gainditu du 2017an Stian Angermudek ezarritako errekorra.
Igandean Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 21. edizioa jokatuko dela aitzakia hartuta, lasterketaren bezperan antolatzaileek korrikalari onenak elkartu ditu topaketa batean.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia bueltan da bi urteren ostean. Munduko mendi lasterketa onena aukeratu izan dute eta milaka bisitari jasoko ditu asteburuan. Korrikalariak prest baita Zegama eta orohar Goierri osoa ere.
Alberto Aierbe Euskal Herriko mendiko maratoi ezagunenaren sortzailea eta presidentea da. Izena-emate prozesuren kudeaketak dituen zailtasunez aritu da Argiñanorekin, dauden dortsalak baino askoz jende gehiagok egin nahi baitu Zegama-Aizkorri.
Oihana Kortazar korrikalaria izan dugu gaur gonbidatu. Elgetarra mendiko korrikalari gisa da ezaguna, eta hainbat txapelketa irabazi ditu bere ibilbidean; besteak beste, Zegama-Aizkorri, Espainiako txapelketa, mundu mailako Skyrunning eta mundu mailako kilometro bertikala.
Bi urteren ostean bueltan da Zegama-Aizkorri lasterketa. Ohiko data barreskuratuko du. Azken bi urteetan ezin izan da egin, covid-19 koronabirusaren pandemiarengatik.
Bigarren urtea da ezin dela ospatu. Alberto Aierbe Zegama-Aizkorriko antolatzaileak azaldu duenez, aurten edizio berezi bat prestatu dute. Uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean egunero 50 dortsal eskura daitezke, lasterketa nahi den egunean egiteko, zatika edo osorik.
Aurten ere ez da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Iaz arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.
Sei orduko tartean 100 kiloko harri bolari 10 altxaldi, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egin eta 10 kanaerdiko moztu nahi ditu Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak bere hurrengo erronkan, maiatzean, Zegaman.
Oihana Kortazar kirolaria gertutik ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Besteak beste, bere ibilbide profesionala errepasatu dugu, eta familia ezagutu ere. Ikus ezazu!
Moranek 24 Zegama-Aizkorri mendi maratoi korritzeko konpromisoa hartu zuen uztailaren 10ean; herriko 15 urteko neska batek, Nahiak duen giltzurrunetako gaixotasuna ezagutarazteko.
Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagati. Mundu osoko 13.000 korrikalarik lasterketa birtualki egin ahal izan dute.
Maiatzaren 24an zen jokatzekoa, baina osasun egoera tarteko bertan behera utzi behar izan dute; 2021ean itzuliko da eta dortsala zuten korrikalariek izango dute datorren urtean parte hartzeko aukera.