Gizartea -

OSTALARITZA

Tabernek eta jatetxeek ura dohainik eskaini behar dute dagoeneko

2023an indarrean sartuko diren bi zerga sortu dira, eta erabilera bakarreko plastikoak ekoizteagatik eta hondakinak zabortegian uzteagatik ordaindu beharko dira.

Jendea taberna batean. Argazkia: EFE.
Jendea taberna batean. Argazkia: EFE.
Jendea taberna batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia Zirkularrerako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legea astelehen honetan sartu da indarrean Espainiako Estatuan. Lege horrek dioenez, ostalaritzako establezimenduek iturriko ura doan eskaini behar dute. Hau da, leku horietan erabiltzaileei iturriko ur ontziratu gabea doan edateko aukera eskaini beharko diete. Neurri horren bidez, erabilera bakarreko botilen erabilera murriztu nahi da, plastikozko hondakin gutxiago sortzeko.

Lege horren bidez, 2023an indarrean sartuko diren bi zerga sortu dira: erabilera bakarreko plastikoen gainekoa eta hondakinak zabortegian uzteagatik ordaindu beharko dena. Horrela, plastikoen hondakinak murriztu eta hondakin horiek hobeto kudeatzea espero da.

Lehenengo zerga berrerabili ezin diren plastikozko ontziei ezarriko zaie, besteak beste, plastikozko edalontziei. Hala ere, zerga horretatik kanpo geratzen dira pintura, tinta eta laka ontziak. Beste hainbati ere ez zaie zerga hori ezarriko; sendagai edo osasun produktuak eduki, babestu, manipulatu edo eramateko balio dutenei, esaterako.

Bigarren zergari dagokionez, hondakinak zabortegietan uzteagatik ordaindu beharko den zergari dagokionez, birziklatzea sustatuko da, ahalik eta material gehiena berriro ekonomian sartzeko asmoz.

Azkenik, amiantoa desagerrarazteko prozesuan aurrera egitea da lege honek dakarren beste berrikuntzetako bat. Udalek egutegi bat egin beharko dute 2023a baino lehen, amiantoa kentzeko planak zehaztuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Kontsumoa Jatetxeak azken ordukoa Ura Tabernak Birziklatzearen albisteak