Gizartea -

Memoria historikoa

San Kristobal gotorlekuko 15 presoren gorpuak berreskuratu dituzte Berriozarren

136 gorpu berreskuratu dituzte Foru Gobernuak exhumazio programa hasi zuenetik.

Aurkitutako gorpuak. Argazkia: Aranzadi.
Aurkitutako gorpuak. Argazkia: Aranzadi
Aurkitutako gorpuak. Argazkia: Aranzadi.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Kristobal gotorlekuko 15 presoren gorpuak berreskuratu dituzte gaur Berriozarko (Nafarroa) hilerriko hobi komun batean. Aranzadi Zientzia Elkartea izan da arduraduna, eta lanean jarraituko du gorpu gehiago egon daitezkeen hipotesiaren aurrean.

Aurkitutako munizio-hondarrek adierazten dutenez, gorpu horiek espetxetik ihes egiteagatik hil zituzten 21 presoenak izan daitezke. Biktima horietako batzuk anarkistak ziren.

Gaixo hil ziren beste 26 preso hilerri horretan lurperatu zituzten, baina haien kokapena topatzea konplexuagoa da. Azken 15 gorpu horiekin, jada 136 berreskuratu dituzte Foru Gobernuak exhumazio programa hasi zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Berriozar Gerra Zibileko biktimak Aranzadi Zientzia Elkartea gaur