Gizartea -

Koronabirusa

LABI ostegunean edo ostiralean bilduko da

Lehendabizi, LABIren batzorde teknikoa batzartuko da. Iñigo Urkullu lehendakariak deituko duen Aholku Batzordeari proposamena egingo dio.

LABIren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
LABIren bilera. Artxiboko argazkia: EFE
LABIren bilera. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABI ostegun edo ostiral honetan bilduko da, Euskadin indarrean dauden neurri murriztaileak luzatu ala ez erabakitzeko, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Neurriak, otsailak 13, igandera arte daude indarrean.

Lehendabizi, LABIren batzorde teknikoa batzartuko da, bilakaera epidemiologikoa aztertzeko. Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak deituko duen Aholku Batzordeari proposamena egingo dio.

Azkenean, erakunde foro horrek erabakiko du covid-19ari eusteko neurriak mantendu edo ez.

Aholku Batzordeak koronabirusaren seigarren olatuari aurre egiteko neurriak igandera arte luzatzea erabaki zuen urtarrilaren 28an. Horregatik, ostegunean ala ostiralean biltzeko asmoa du, mantendu ala ez erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Azken albisteak Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa LABI Osasun larrialdia Covid pasaportea