Gizartea -
koronabirusa
1.201 covid kasu zenbatu dira azken orduotan Nafarroan, beheranzko joera berretsiz
Aurreko egunean zenbatutakoak baino ia 200 kasu gutxiago hauteman dituzte ostiral honetan Nafarroan.
agentziak | eitb media
Nafarroan ostiral honetan hautemandako kutsatze kopuruak beheranzko joeran jarraitu du, 1.201 kasura iritsita. Ostegunean (1.382) baino ia 200 kasu gutxiago dira, Foru Gobernuak eskainitako behin-behineko datuen arabera. Eguneko balantzeak bi hildako eta 12 ospitaleratze utzi ditu, horietako bat ZIUn.
Kasu gehien izan dituzten eremuak honakoak dira: Tutera (58), II Zabalgunea (48), Donibane (44), Zizur eta Lizarra (42), Arrotxapea (39), Mutiloa (32) eta Sarriguren (31).
Ostegunean hiru pertsona hil ziren Nafarroan koronabirusagatik, eta 13 ospitaleratze izan ziren, horietako 3 ZIUetan. Egun horretan 241 pertsona zeuden koronabirusagatik ospitaleratuta, horietako 28 zainketa intentsiboan.