Gizartea -

Koronabirusa

Remirezek uste du pandemiaren seigarren olatutik "ateratzeko mugan" dagoela Nafarroa

Iragarri du aste honetan aztertuko dutela neurri murriztailee eutsi ala ez, bereziki ostalaritzako eta bestelako eremu publiko itxietako edukierei eta ordutegiei dagokienez.

Remírez, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Remírez, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Remírez, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak uste du koronabirusaren kutsatzeetan izaten ari den beherakadak pandemiaren seigarren olatutik "ateratzeko mugan" jartzen duela Foru Erkidegoa, nahiz eta oraindik ospitaleetako presioan hobekuntzaren zain segitzen duten.

Nafarroako Gazte Sozialisten XII. Kongresuaren itxiera ekitaldian parte hartu aurretik egin ditu adierazpenok. Bertan aitortu du asteburuetan proba gutxiago egiten direnez positiboak ere gutxiago direla, baina aurreko asteekin alderatuta, nabaria dela kasuen beheranzko joera.

"Azken egunotan agerian geratu den moduan, kasu positiboak murrizten ari dira. Egia da ospitaleetako presioak bere horretan jarraitzen duela, baina murrizteko bidean gaude", gaineratu du Remirezek azken hiru asteetako joerari erreferentzia eginez.

Horren harira, iragarri du aste honetan aztertuko dutela neurri murriztailee eutsi ala ez, bereziki ostalaritzako eta bestelako eremu publiko itxietako edukierei eta ordutegiei dagokienez, baina "beti osasun adituen eskutik".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Koronabirusa