Gizartea -

NAFARROA

Emakume bat hil dute Tuteran eta hilketa matxista izan den ikertzen ari dira

Hilotza goizean aurkitu dute eta Foruzaingoa biktimaren bikotekidearen bila dabil. Emakumeak 38 urte zituen eta irakaslea zen Castejongo ikastetxe publikoan. Ikerketa sekretupean jarri dute.

Foruzaingoaren patruila bat, Tuteran hilda topatu duten emakumearen etxearen atarian. EFE
Foruzaingoaren patruila bat, Tuteran hilda topatu duten emakumearen etxearen atarian. EFE
38 urteko emakume bat hilda agertu da Tuteran, eta Foruzaingoa senarraren bila dabil

1:39

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat indarkeria zantzuekin hilik topatu dute astelehen honetan Tuterako etxebizitza batean eta Foruzaingoa biktimaren bikotekidearen bila dabil. Hilketa matxista izan daitekeela uste dute.

Emakumearen berririk ez zutela ikusita, poliziak 10:30an inguruan joan dira haren etxera; atea botata, indarrez sartu dira eta orduan aurkitu dute hilotza, ikerketaren iturriek azaldu dutenez.

Polizia judiziala bertaratu da, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman eta ez dute argitu hildakoaren nortasuna zein den. Hala ere, hainbat iturrik zabaldu dutenez, Corteseko bizilaguna zen eta Castejongo eskola publikoko irakaslea zen.

Gorpuak arma zuriz egindako zauriak ditu eta Iruñeko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.

Tuterako epaitegiak ikerketa sekretupean jarri du, Europa Press agentziak aurreratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Tutera Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa