Gizartea -
Koronabirusa
Kutsatuen kopuruak marka berria ezarri du Nafarroan, egun batean 2.000 kasutik gora antzemanda
Iruñeko Bigarren Zabalgunean (82), Lizarran (73), Barañain (64), Sarriguren (54) eta Mutiloan (51) antzeman dira positibo gehien.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nafarroan 2.003 positibo baino gehiago antzeman dituzte ostiral honetan, orain arteko kopururik handiena, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Kasu gehien Bigarren Zabalgunean (82), Lizarran (73), Barañain (64), Sarriguren (54) eta Mutiloan (51) zenbatu dituzte.
Horrela, Nafarroan antzemandako kasuak bikoiztu egin dira iragan astelehenetik; egun horretan 921 positibo izan ziren.
Ostegunean, berriz, 144 pertsona zeuden ospitaleratuta, horitatik 26 zaintza berezietan.
Estatuko Aldizkari Ofizialak publikatu du jada ostegunean Espainiako Ministroen Kontseiluak onartutako errege dekretua. Horren arabera, derrigorrezkoa da kalean beti musukoa erabiltzea, distantzia edozein dela ere.