Gizartea -

Koronabirusa

Pertsona bat hil da koronabirusagatik Nafarroan, 1.611 kasurekin marka hautsi den egune

Lizarrak eta Iruñeko II. Zabalguneak 58na kasu zenbatu dituzte. Barañainen 48 kutsatze izan dira; Tuteran, 46 eta Leitzan, 45.

Nafarroako Ospitaleguneko ZIU bat. Argazkia: EFE
Nafarroako Ospitaleguneko ZIU bat.
Nafarroako Ospitaleguneko ZIU bat. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguna joan eguna etorri, bezperako marka hausten dabil Nafarroa birusaren transmisioaren harira. Asteartean 1.000 kasuko langa gainditu bazen, asteazken honetan 1.500ekoa pasatu du. Foru erkidegoak 1.611 covid-19 kasu berri erregistratu zituen asteazken honetan 7.041 proba egin ostean, hau da, positibotasun tasa % 22,9koa izan da, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.

Duela astebete halako bi baino gehiago dira (650 positibo izan ziren) eta duela 14 egun zenbatutakoen hirukoitza baino gehiago dira.

Azken orduotan pertsona bat hil da covid-19ak jota eta 19 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, horietako bat ZIUn. Horrela, 144 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 25 ZIUn.

Zenbaki puztuak izan dituzte Nafarroako udalerri askotan. Zerrendaren goialdean daude Lizarra eta Iruñeko II. Zabalgunea, 58na kasurekin. Barañainen 48 kutsatze atzeman dituzte; Tuteran, 46  eta Leitzan, 45. 40eko langatik gora daude Mutilva (43), Iruñeko Donibane auzoa (42) eta Burlata (41) ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Berriozar Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea