Gizartea -

Koronabirusa

Eusko Jaurlaritza: "Gabonetan mugi gaitezke, logikoena neurri komunak izatea da"

Arratsaldeko Osasun Publikoaren Batzordearen bileran, zein bihar, Presidenteen Batzarrerean adosten denari "itxaroteko" deia egin du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Gogorarazi duenez, "Euskadin baditugu neurriak, eta horiek bete behar ditugu".

Zupiria, Sagardui eta Hurtado ondoan dituela. Argazkia: EFE
Zupiria, Sagardui eta Hurtado ondoan dituela.
Zupiria, Sagardui eta Hurtado ondoan dituela. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 kasuen goraldi betean, Eusko Jaurlaritzak uste du Espainiako Estatu osoan "neurri komunak egoteak lagunduko liokeela egoerari aurre egiteari". Izan ere, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak argudiatu duenez, "Gabonetan mugi gaitezke, logikoena neurri komunak izatea da".

Hori da, hain justu, Iñigo Urkullu lehendakariak bihar egitekoa den Presidenteen Batzarrean defendatuko duen ideia, eta horixe bera helarazi zion Urkulluk berak, gutun bidez, Pedro Sanchezi (horrek bilera aurreratu baino lehen). Lehendakariak "egoerari buruzko diagnostikoa eta horri aurre egiteko neurri orokorren azterketa partekatzea" eskatu zuen. Izan ere, horren aburuz, "ez da positiboa erabaki eta erantzun aniztasuna".

Zupiriak agerraldia egin du gobernu bileraren ostean, Sagardui Osasun sailburua ondoan zuela. Erkidego guztiek modu bertsuan jokatu behar dutela defendatu dute biek ala biek. Are, Sagarduik gaur arratsaldeko Osasun Publikoaren Batzordearen bileran, zein bihar, Presidenteen Batzarrean adosten denari "itxaroteko" deia egin du. "Egunean-egunean aztertzen dugu egoera, eta horren araberako aukerak zehaztu. Itxaron egin behar dugu".

Kazetariek hainbat aldiz galdetu dioten arren, Osasun sailburuak ez du aurreratu nahi izan zein neurri har lezake Jaurlaritzak Espainia mailan adostasunik ez balego. "Gauza bat gogorarazi behar dut: Euskadin baditugu neurriak, ezagunak dira, eta horiek betetzen jarraitu behar dugu. Atzo, Gabonei begirako aholku batzuk kaleratu genituen. Ikusiko dugu zer adosten den Osasun Publikoko Batzordean".

Azkenik, Olentzero eta Errege Magoen desfileen harira udalek hartutako erabaki ezberdinen kontura (Bilbok bertan behera utzi ditu, baina Gasteizek eta Donostiak egin egingo dituzte), Zupiriak eta Sagarduik zehaztu dute LABI teknikoak "ekitaldiak inguruabarretara eta baldintzetara moldatzea" eskatu ziela Udalei. Horren ildoan, bozeramaileak honakoa nabarmendu du: "herri batzuek baldintzak bete ahalko dituzte, beste batzuek ez".

Maria Chivite ''entzuteko prest eta ezer baztertu gabe'' joango da Presidenteen Konferentziara
Maria Chivite ''entzuteko prest eta ezer baztertu gabe'' joango da Presidenteen Konferentziara
Maria Chivite ''entzuteko prest eta ezer baztertu gabe'' joango da Presidenteen Konferentziara

1:15

Santos Indurain: ''Ekimenak adostu egin behar dira''
Santos Indurain: ''Ekimenak adostu egin behar dira''
Santos Indurain: ''Ekimenak adostu egin behar dira''

2:03
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gabonak Olentzero Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Errege magoak Koronabirusa LABI