Gizartea -

Koronabirusa

900 kasutik gora zenbatu dira Nafarroan azken orduotan, inoizko kopururik altuena

914 kasu hauteman dituzte astelehenean zehar. Duela astebeteko 695 kasuen eta duela bi asteko 415en gainetik daude. Abenduaren 9koa izan ziren orain arte egun bakarrean hautemandako kasu kopuru handiena, 842.

Nafarroako Ospitaleko Larrialdien unitatea. Argazkia: EFE.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdien unitatea.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdien unitatea. Argazkia: EFE.

O.P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak 914 koronabirus kasu hauteman ditu astelehenean, pandemia hasi zenetik egun bakarrean zenbatutako kopururik handiena. Duela astebete zenbatutako 695 kasuen gainetik dago kopurua eta bikoiztu egiten du duela bi astekoa, 415 izan ziren orduan. Abenduaren 9ko kasuen kopuruak hautsi zuen aurreko marka, 842 kasurekin. 

Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera, Iruñean bakarrik, 268 kasu hauteman zituzten; 41 Txantrean, 35 II. Zabalgunean, 33 Arrotxapean, 24 San Juanen, eta hortik behera beste auzoetan. 

Hiriburutik kanpo, Leitzan zenbatu dira kasu gehien, 29. Atzetik daude Tutera (28), Sarriguren (26), Barañain (25), Lizarra (23), Uharten eta Mutiloan 22na eta Vianan 21. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Berriozar Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea