Gizartea -
Koronabirusa
500etik gora daude kutsatzeak Nafarroan, aurreko asteetako datuak gaindituta
Tuteran zenbatu dituzte positibo gehien, 24 zehazki. Ondoren datoz Iruñeko Arrotxapea (21) eta Leitza (20).
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Koronabirus 537 positibo berri baieztatu dituzte Nafarroan, 3.231 proba egin ondoren, beraz, % 16,6ko positibotasun tasa, Foru Erkidegoko Gobernuaren arabera.
Larunbatean 488 kutsatze eta % 14,3 ko positibotasuna zenbatu zituzten. Ostiralean 683 kasu berri eta % 14,7ko positibotasuna baieztatu zituzten, ostegunean 708 kasu (% 15,2), asteazkenean 652 positibo (% 14,5), asteartean 709 kasu (% 14,2), astelehenean 659 positibo (% 14,2) eta igandean 459 kasu (% 15,6).
Azken egunean hildako bat izan da, eta bost ospitaleratze berri, horietako bi ZIUetan. Horrela, 126 paziente daude Nafarroako ospitaleetan, horietako 23 ZIUetan.
Txertaketari dagokionez, igandean 2.932 dosi eman zituzten; guztira, 1.188.970. Txertaketa 534.810 pertsonak bukatu dute.
Herriz herriko datuei erreparatuta, Tuteran zenbatu dituzte gehien, 24 positibo. Iruñeko Arrotxapea, 21 kasurekin, eta Leitza, 20rekin, datoz segidan. Bestalde, Sarrigurenen 19 positibo izan dituzte, eta Iruñeko II. Zabalgunean, 17.