Gizartea -
SUTEA
Pertsona bat artatu behar izan dute Gasteizko Alde Zaharrean piztu den sutean
Hedegile kaleko lau solairuko etxebizitza eraikin batean piztu da sua eta jendez hustu behar izan dute. Suhiltzaileak lanean ari dira.
Onintza Aiestaran | EITB Media
Gaur goizean sutea izan da Gasteizko Alde Zaharrean eta pertsona bat artatu behar izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.
Sua 11:30 aldera piztu da Hedegile kaleko lau solairuko etxebizitza eraiki batean. Eraikina jendez hustu dute.
Suhiltzaileek sua itzali badute ere, oraindik ere tokian bertan lanean jarraitzen dute. Suhiltzaileez gain, Gasteizko Udaltzaingoa, Ertzaintza eta osasun langileak ere gerturatu dira.
Hain zuzen ere, osasun langileek pertsona bat artatu behar izan dute tokian bertan.
.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea