Gizartea -

Hezkuntza

Nafarroak jolastokien erabilera malgutzea eta urtarrilean ordutegia erabaki ahal izatea proposatu du

Hala eta guztiz ere, kontseilariak gogorarazi du egungo ordutegiari eusteko aukera ere badagoela, "ez delako gomendagarriena aldaketak ikasturte betean egitea".

Ikasleak artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Ikasleak artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Ikasleak artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak covid-19ari aurre egiteko neurri berriak proposatu ditu, tartean hezkuntza zentroak izatea ordutegiak erabakitzen dituztenak urtarriletik aurrera, eta datozen egunetan Lehenengo Hezkuntzako ikasleentzat jolastokien erabilera malgutzea.

Horixe jakinarazi du Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak, eta zehaztu du hezkuntza komunitateek, nahi izanez gero, jardunaldi jarraitua edukitzea erabaki dezaketela irailera itxaron gabe, 2022ko urtarriletik aurrera.

Zentroek jardunaldia eta eskolatik kanpoko eskaintza modu "autonomoan eta adostuan" erabakitzeko eskaeraren aurrean, Gimenok esan du aukera izango dutela urtarriletik aurrera jarraituarekin segitzeko, pandemiaren aurretik ez bazuten ere.

Egungo ordutegiarekin jarraitu ahal izango dute, "ikasturte betean aldaketak egitea ez delako gomendagarriena", adierazi du kontseilariak.

Era berean, aipatu du kontsulta prozesu bat ireki dutela hezkuntzako eragile nagusiekin neurriak malgutzeko asmoz, tartean Lehen Hezkuntzako bizikide talde egonkorren taldeak jolastokian nahastea, musukoarekin eta aire zabalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza