Gizartea -

DESAGERTUA

Berrobin desagertutako gizonaren bilaketa lanei berrekin diete, bere motorra eta motxila agertu eta gero

Bilaketa lanetan miatzen ari ziren mendi inguru batean aurkitu zituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.

Bilaketan parte hartzen ari diren langile eta boluntarioak. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketan parte hartzen ari diren langile eta boluntarioak. Argazkia: SOS Deiak
Bilaketan parte hartzen ari diren langile eta boluntarioak. Argazkia: SOS Deiak

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko larrialdi zerbitzuek eguneko lehen orduan ekin diete berriro asteartetik Berrobin falta den 33 urteko gizona bilatzeko lanei, atzo arratsaldean haren motozikleta eta motxila aurkitu ondoren. Miatzen ari ziren mendi aldean agertu ziren biak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzaren hainbat unitatek, Euskadiko Txakurren Salbamendu Taldeak, Gurutze Gorriak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta inguruetako dozenaka boluntariok bilaketa lanetan jarraitzen dute, buru-belarri.

El dispositivo de búsqueda analiza un mapa de los ardedores. Foto: SOS Deiak

Atzo motoa eta motxila agertu ziren tokitik bertatik hasi dute gaur bilaketa, zantzu gehiago aurkitzeko esperantzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Suhiltzaileak