Gizartea -
Istiluak
Hiru gazte atxilotu dituzte Donostian eta Andoainen, ertzainei botilak jaurtitzeagatik
Atxilotutako gizonek 26, 23 eta 21 urte dituzte, eta dagoeneko aske daude. Desordena publikoa eta agenteei eraso egitea leporatu diete.
Agentziak| EITB Media
26 eta 23 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean, Donostian. Andoainen ere 21 urteko gazte bat atxilotu dute, desordena publikoa eta ertzainei eraso egitea leporatu diete hirurei.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizaldeko 03:00 aldera, Donostiako Bulebarrean zeuden hainbat gazte bertan zeuden ertzainei irainka hasi dira.
Gero, horietako batek botila bat jaurti du agenteen kontra. Erasoaren egilea identifikatzean, beste gazte bat hurbildu eta agente bati eraso egin dio. Biak atxilotu dituzte, Ertzaintzak berretsi duenez.
Beste alde batetik, 04:00 aldera, Poliziak jende pilaketa bat desegin du Andoainen. Auzokoek ohartarazita, agenteak musika entzuten, edaten eta zalaparta eragiten zeuden hainbat gazterengana hurbildu eta sakabanatzeko eskatu diete.
Ertzaintzaren iturriek jakitera eman dutenez, gazteetako batek botila bat apurtu eta ertzain bati oldartu zaio. Bertan atxilotu dute.
Larunbat goizean aske utzi dituzte hiru gizonak, epaileak deitzeko zain.