Gizartea -

Bizkaia

Auto-ilara luzeak izan dira N-637 errepidean, Erandion, zirkulazio-istripu baten ondorioz

Bi pertsona zauritu dira auto baten eta kamioi baten arteko talkan, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Auto-ilarak ia 16:00etan amaitu dira, eta areagotu egin dira istripuaren ondorioz hiru ibilgailuk talka egin ostean.

Auto-ilaren argazkia. Iker Salgado.
Auto-ilaren argazkia
Auto-ilaren argazkia. Iker Salgado.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute ostegun honetan N-637 errepidean, Erandio parean, Barakaldorako noranzkoan, eta Sondikaraino heldu diren auto-ilarak sortu ditu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Auto-ilarak 16:00ak aldera amaitu dira, hiru orduren buruan.

Istripuan bi pertsona zauritu dira talkaren ondorioz eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, pronostiko erreserbatua zutela.

Dos personas han resultado heridas

Auto-ilarak, horrez gain, areagotu egin dira istripuaren ondorioz hiru ibilgailuk talka egin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Erandio Bizkaia Barakaldo EAE Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Sondika Trafiko istripuen biktimak N-637 errepideko zirkulazioaren egoera