Gizartea -
KORONABIRUSA
1.270 kasu berri atzeman dituzte EAEn eta positibotasuna % 11,6ra igo da
48 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino zazpi gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan 63 gaixo larri daude, ostegunean baino bat gehiago.
Naiara Ballesteros | EITB MEDIA
Covid-19aren positibotasuna puntu erdi igo da ostiralean, % 11,6ra arte, eta beste 1.270 positibo berri atzemand dituzte.
Atzo, 10.993 test diagnostiko egin zituzten, eta ostegunean baino 45 pertsona gutxiagok eman zuten positibo, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera.
48 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino zazpi gutxiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan 63 gaixo larri daude, ostegunean baino bat gehiago.
Datorren astelehenera arte, Osasun Sailak ez ditu gainerako datu epidemiologikoak eguneratuko, hala nola 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 870,30 kasutik 868,93ra jaitsi zen asteazkenetik ostegunera.