Gizartea -

Nafarroa

Pertsona bat atxilotu eta beste 50 identifikatu dituzte botila-festa batean, Iruñean

Zonaldeko bizilagunek abisua eman eta Poliziaren dispositiboa martxan jarri dute.

Atxilotu bat eta 50 identifikatu botila-festa batean, Iruñean. Argazkia: Foruzaingoa
Atxilotu bat eta 50 identifikatu botila-festa batean, Iruñean. Argazkia: Foruzaingoa
Atxilotu bat eta 50 identifikatu, Iruñean ospatzen ari ziren botiloi batean

0:14

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat atxilotu eta beste 50 identifikatu dituzte botila-festa batean, Iruñean, Foruzaingoak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez. Nafarroako Artxibotik gertu izan da.

Zonaldeko bizilagunek abisua eman eta Poliziaren dispositiboa martxan jarri dute 07:00ak aldera. Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa elkarlanean aritu dira.

Asteazken goizaldean 600 laguneko beste kale-zurrut bat desegin zuten, eta 60.000 euroko isun-proposamena egin zioten horren antolatzaileari. Gainera, 60 pertsona identifikatu zituzten, bat atxilotu zuten agintaritzari aurre egiteagatik eta musika-ekipo bat konfiskatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Foruzaingoa Koronabirusa Deseskalatzea