Gizartea -
Aparkalekua
Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegiari ekin dio, abuztuaren 31 arte
Larunbatetan zerbitzua ez da erabilgarri egongo, eta abuztuan funtzionamendua goizeko 09:00etik 13:00ra izango da.
EITB MEDIA
Bilboko TAO zerbitzuak ostegun honetan, uztailak 1, ekingo dio udako ordutegiari, eta hala mantenduko da abuztuaren 31ra arte. Horrenbestez, ohiko funtzionamendua berreskuratuko du irailak 1ean, asteazkena.
Bilboko Udalak helarazitako ohar batek azaltzen duenez, uztaila eta abuztuko larunbatetan zerbitzua ez da aktibo egongo, eta abuztuan zerbitzuaren ordutegia 09:00etik 13:00ra izango da. Halaber, abuztuaren 27an, ostirala, ez da TAO zerbitzurik izango egun guztian zehar, jaieguna baita.
Horrenbestez, abuztuan erabiltzaileek ez dute euren ibilgailua aparkatzeko ordaindu beharrik izango, zerbitzuaren ordutegia 09:00etik 13:00ra baita.