Gizartea -
Koronabirusa
Ez dago covid-19 gaixorik Txagorritxu Ospitaleko ZIUn
Zaintza Intentsiboetako Unitatean koronabirusak jota ospitaleratu zituzten hiru pertsona daude oraindik, baina dagoeneko emaitza negatiboa eman dute diagnostiko frogetan.
Agentziak | EITB Media
Txagorritxu Ospitaleko Zaintza Intentsiboen Unitatean ez dago covid-19a duen gaixorik, Osasun Sailaren datuen arabera. Koronabirusarekin ospitaleratutako hiru pertsona daude Gasteizeko erietxean, baina hirurak plantan daude.
Hala ere, ospitaleko arduradunek jakitera eman dutenez, unitatea covid-19arekin kutsatutako gaixoekin lanean jarraitzeko prest dago oraindik, egoerak txarrera egin dezakeelako.
Gainera, Txagorritxu Ospitaleko arduradunek azaldu dute covid-19ak jota ospitaleratu zituzten hiru gaixo daudela ZIUn, baina dagoeneko hirurek emaitza negatiboa eman dutela diagnostiko frogetan.
Unitatearen egoera nabarmen hobetu da ekainean zehar, hil hasieran 19 gaixo baitzeuden.
Pandemiaren bilakaera Araban
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egindako azken neurketaren arabera, Araban 22 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan.
Ekainaren 25eko datuak kontuan izanda, lurraldean 107 kasu positibo daude 100.000 biztanleko. Gainetik, udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten duen koloretako semaforoaren arabera, Arabako herri guztiak gune horian edo berdean daude.